110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Tokiko Gobernu Batzarrari utzitako eskumenak alkateak bereganatzea

Alkate udalburuak, hark emandako maiatzaren 11ko 068/2020 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako zenbait eskudantzia bereganatu ditu, ekainaren 25eko 136/2019 Ebazpenaren bitartez eskuordetu ziren horiek, alegia. Hona hemen 068/2020 Ebazpenaren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Alkateak bereganatzea Alkatetzaren ekainaren 25eko 136/2019 Ebazpenaren bitartez Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumen guztiak, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako egungo alarma egoeragatik, eta betiere Estatuko eta autonomietako osasun agintariek emandako gomendioei jarraituz, ez baita gomendagarria udaletako kide anitzeko organoen bilkurak egitea, arrisku egoerak saihestearren.

Bigarrena.–Alkatetzak eskumena bereganatzea, gai horietaz arduratzeko, bera baita eskudantzia horien organo eskuordetzailea, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma egoerak iraun bitartean, bai eta izan daitezkeen luzapenetan ere.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Tokiko Gobernu Batzarreko kideei, iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren gardentasun atarian, eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duten hurrengo bilkuran.”

San Adrianen, 2020ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2005028