110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Erregelamendu organikoa. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2020ko maiatzaren 13an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udal Erregelamendu Organikoa. Onespen hori behin betikoa izanen da, ez bada erreklamaziorik aurkezten jendaurrean egoteko izapidean.

Hala, bada, jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek erreferentziako espedientea azter dezaten, Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian (esteka https://cortes.sedelectronica.es/transparency/a2083bf7-42f1-4608-81dc-8f7c0ab1b555/), eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio eta/edo iradokizunak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan xedatuarekin.

–Aurrekoa gorabehera, ulertu behar da hogeita hamar eguneko epe hori hasiko dela martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritako administrazio epeen etetea bukatu eta biharamunetik (errege dekretu horrek alarma egoera deklaratu zuen, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko).

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, osoko bilkuraren erabakia behin betikotzat joko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluaren bukaeran xedatuari jarraikiz.

Cortesen, 2020ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2004964