2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Herri-lurren desafektazioa, okupatzeko eta erabilera lagatzeko. Jendaurrean jartzea
Cabanillasko Udalak, 2020ko apirilaren 17an egin osoko bilkura arruntean, zinegotzi guztien adostasunez onetsi zuen herri-lur batzuen desafektazioa egitea haien erabilera lagatzeko Eólica Cabanillas SL enpresari, haize-sorgailu berri bat jartzeko, beste zenbaiten ordez, bilkura berean onetsitako administrazio klausulen agirian jasotzen diren baldintzen arabera.
Ondoko zerrendan banaka eta identifikaturik ageri dira erabilera-lagatzeak ukitutako lurrak:
POLIGONOA | LURZATIA | TITULARRA | OKUPAZIO IRAUNKORRA (m²) | MOTA |
6 | 103 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 707,87 | Bidea |
6 | 100 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 1.309,64 | Bidea + Zanga |
7 | 100 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 153,6 | Bidea |
7 | 111 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 4.409,17 | Bidea + Plataforma |
7 | 111 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 27,29 | Zanga |
7 | 112 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 695,37 | Bidea |
7 | 112 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 323,11 | Zanga |
7 | 113 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 432,04 | Zanga |
7 | 114 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 799,02 | Zanga |
7 | 108 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 554,89 | Lurgaina |
7 | 110 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 1.049,36 | Lurgaina |
7 | 111 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 6.303,53 | Lurgaina |
7 | 112 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 2.454,16 | Lurgaina |
6 | 100 | Cabanillasko Udalaren herri-lurra | 354,37 | Lurgaina |
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1190 Foru Legearen 140. artikuluarekin.
Jendaurreko epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da.
Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.
Cabanillasen, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.
Iragarkiaren kodea: L2004882