109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zudairiko 4. poligonoko
163. lurzatian. Behin betiko onespena

Ameskoabarreneko Udalak, Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 18ko 60/2020 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen “Hiri-jarduketarako plan berezia, Zudairiko (Ameskoabarrena) 4. poligonoko 163. lurzatian”, Ricardo Ros Zuasti arkitektoak egina eta Martina Cegama San Martinek sustatua. Planaren helburua da lurzatiaren hirigintza-determinazioak aldatzea.

Aipatu plan bereziaren hirigintza arauak eransten dira.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan xedatuarekin bat.

Ameskoabarrenean, 2020ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2005037