109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

61E/2019 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiko zenbait unitate organikotako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, zuzenean departamentuetako titularren mendekoak ez diren Foru Administrazio Publikoko burutzak, juridikoki zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak izendatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 artikuluak esleitzen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiko ondorengo unitate organiko hauetako titularren ordezkoak izendatzea, haien ordez aritu daitezen titularra kanpoan dagoenean, eritasun edo ezintasunen bat duenean, karguak hutsik dagoenean edo abstenitzea edo errekusatzea bidezkoa den kasuetan:

a) I+G+b Zerbitzuko titularraren ordez, honako unitate hauetako titularrak arituko dira, ordena honi jarraikiz:

1) Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Atala.

2) Elikakatearen arloko I+G+b Atala.

3) Osasunaren arloko I+G+b Atala.

4) Energiaren arloko I+G+b Atala.

2. Ebazpen hau interesdunei, Departamentuko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kontu-hartzailetza Delegatuari jakinaraztea.

Iruñean, 2020ko abenduaren 18an.–Berrikuntzako zuzendari nagusia, Rosario Martínez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F2004830