109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1117/2020 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onartzen baita Rosa Laspalas Mainz andreak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izateari uko egitea.

Rosa Laspalas Mainz andreak, 2020ko apirilaren 8an aurkeztutako eskabide-orriaren bidez, eta ondoren, 2020ko apirilaren 17ko eta 21eko komunikazioaren bidez berretsita, adierazi du behin betiko baja nahi duela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin duen zerbitzu harremanean, 2020ko apirilaren 19etik aurrera, eta, horrenbestez, uko egiten diola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa izateari. Rosa Laspalas Mainz andrea funtzionarioa da eta erizain lanpostu bat betetzen du, 61056 zenbakia duena, II. Zabalguneko OOLTari atxikia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 10. artikuluko a) letrak ezartzen du funtzionarioaren izaera galtzeko arrazoietako bat dela funtzionario izateari berariaz uko egitea.

Bestalde, arau horren 11.1 artikuluak ezartzen du funtzionario izaerari uko egiteak ez duela desgaitzen funtzio publikoan berriz sartzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluak, berriz, ezartzen du interesdun orok bere eskubideei uko egiten ahalko diela hala egitea ordenamendu juridikoak debekatzen ez badu, eta Administrazioak ukoa onartu beharko duela, kasu honetan aplikagarria ez den salbuespena salbu.

Hori dela-eta, bidezkoa da Rosa Laspalas Mainz andreak aurkeztutako ukoa onartzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onartzea Rosa Laspalas Mainz andreak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izateari uko egitea; erizain lanpostu bat betetzen du, 61056 zenbakia duena, II. Zabalguneko OOLTari atxikia.

2. Rosa Laspalas Mainz andrea bere erizain lanpostutik kentzea, 2020ko apirilaren 19tik aurrera, bidezkoak diren hartzekoen eta oporren erregularizazioak egin ondoren.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2004839