109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-252

Lergako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Lergako Udala.

Xedea: Lergako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Iturraldeko erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Lerga (Nafarroa).

Herriaren Isurketak 5.100 m³-ko bolumena du urtean, gehienez, eta 115 m³-ko edukiera duen hobi septikoaren bidez tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2004924