109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-231

Laura Ribeiro Cabral andreak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Laura Ribeiro Cabral.

Xedea: etxebizitza bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Untzue (Nafarroa).

Isurketak 110 m³-ko bolumena du urtean, gehienez ere; 7 bizilagunen bolumen baliokiderako diseinatuta dagoen hobi septiko batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2004922