109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-230

Viveros Abaurre 662 NA ENSk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Viveros Abaurre 662 NA ENS.

Xedea: Barazki mintegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Azkoien (Nafarroa).

Isurketak, gehienez ere, 15 m³-ko bolumena izanen du urtean, eta 3.500 litroko hobi septikoaren eta iragazki biologikoaren bidez arazten da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 9an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2004910