109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aritzaletako UE-Arit-12A unitatearen birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Deierriko Udalak, Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten du:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Aritzaletako UE-Arit-12A unitatearen birpartzelazio proiektua, Olivia Velaz Lopezek eta David Echeverria Gorritik sustatua. Alkatetzaren 2019ko azaroaren 20ko Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batez proiektua.

Bigarrena.–Birpartzelazio espedientearen behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta espedienteko interesdunei banan-banan jakinarazten zaie.

Hirugarrena.–Ebazpen hau administrazio bidean irmotzen denean, Jabetza Erregistrora igortzea Udaleko Idazkaritzak luzatutako ziurtagiria, bai eta behar bezala eginbidetutako birpartzelazio proiektuaren ale bat ere, inskriba daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Aritzalan (Deierri), 2020ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Eduardo Lezáun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2004999