109. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Eskumenak eskuordetzea Tokiko Gobernu Batzarrari

Udal honetako alkateak, 2020ko maiatzaren 12an, 404. Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpenaren testua:

2020ko martxoaren 23ko Alkatetzaren 284/2020 Ebazpenaren bidez, COVID-19k sortutako egoera konplikatua eta gizartea urruntzeko neurriak zirela eta, taldeko bilerak egitea komeni ez zenez, alkateak errebokatu egin zituen Tokiko Gobernu Batzarrari 2019ko uztailaren 1ean eskuordetutako ahalmenak.

Egoera hobetu eta aurreko egoerara astiro itzultzeko egokitasuna aztertu ondoren, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.3 artikuluak arlo horretan ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, eta Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 43.2, 44., 53.2.3 eta 114. artikuluetan xedatutakoa kontuan hartuta (2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori),

EBAZTEN DUT:

1.–Udal honetako gobernu batzarraren esku uztea ondotik zehazten diren ahalmenak:

a) Udal Ordenantzen arau-hausteak zehatzea.

b) Mota guztietako kontratazioak eta emakidak, baldin eta horien zenbatekoa 40.000 eurotik gorakoa bada obretarako eta 15.000 eurotik gorakoa zerbitzu edo horniduretarako, eta ez badu gainditzen aurrekontuko baliabide arrunten %10, eta, edonola ere, 6.010.121,04 eurotik gorakoa, urte anitzekoak barne, horien iraupena lau urtetik gorakoa ez bada, baldin eta urteko zenbateko metatuak ez badu gainditzen adierazitako ehunekoa, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arruntei dagokienez, ezta zenbatekoa ere.

c) Mota guztietako lizentziak ematea, honako hauek izan ezik:

–Garabien lizentziak, ibiak; jabari publikoko okupazioak; titulartasun-aldaketa “ez-arruntak”, lizentzia arrazoitua igortzea edo ukatzea, izapide zuzena erantzukizunpeko adierazpena delako; beladore edo plataformarik gabeko terrazak. Lizentzia horiek alkatetzaren eskumena izaten jarraituko dute.

d) Ondasunak eta eskubideak eskuratzea, baldin eta horien balioak ez badu gainditzen aurrekontuko baliabide arrunten %5, ez eta zuzeneko kontratazioari aplikatu beharreko muga orokorraren %50 ere, eta ondarea besterentzea, baldin eta honako kasu hauetan adierazitako ehunekoa gainditzen ez badu:

–Ondasun higiezinena, baldin eta aurrekontuan aurreikusita badago.

–Ondasun higigarriena, balio historiko edo artistikotzat jotakoak izan ezik, baldin eta besterentzea ez badago aurreikusita aurrekontuan.

e) Plangintza orokorra garatzeko plangintza-tresnak onestea, Osoko Bilkurari berariaz esleituta ez badaude (hasierako onespena, bai eta hirigintza kudeaketako tresnak eta urbanizazio proiektuak ere).

2.–Errebokatzeko erabaki hau 2020ko maiatzaren 13an jarriko da indarrean.

3.–Udalbatzari Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumenen eskuordetzea errebokatu izanaren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

4.–Argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deusetan ukatu gabe ondorioak izatea ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

Burlatan, 2020ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2004914