107. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Jarduera lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Sociedad de Envases Alimentarios SA. Jarduera: elikagaietarako ontziak fabrikatzea eta biltegiratzea. Tokia: Eluseder industrialdea, 4. poligonoko P1a lurzatia (Areso).

Areson, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2004883