107. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2020ko aurrekontu-aldaketak egiteko bigarren espedientea. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aparteko kredituaren bidezko aldaketak Zizur Nagusiko Udalaren 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Bat etorriz 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriarekin (martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak aldatua), erabaki da prozedurarekin jarraitzea, administrazio epeak bertan behera utzi gabe, alarma egoera justifikatzen duten egitateei zuzen-zuzenean lotutako egoerei buruzkoa baita.

Zizur Nagusian, 2020ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2004870