107. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea udal bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitzen dituela uste dutenek epe horretan bidezko oharrak egin ahal ditzaten.

Sustatzailea: Ega Perfil SL. Jarduera: industrian ekoitzitako metalezko profilak biltegiratzeko jarduera sailkatua. Orain dagoen nabeari biltegi bat erantsiko zaio. Tokia: Villatuertako Los Castaños etorbidea 15 (1. poligonoko 1826. lurzatia).

Villatuertan, 2020ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2004960