104. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROTZ

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Errotzeko Kontzejuak, 2020ko apirilaren 17an egin zen batzarrean, hasiera batean onetsi zituen 2020ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak, legez eskatutako gehiengoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak eta indarreko gainerako legeek ezartzen dutenaren arabera.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, txostena hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai, Kontzejuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Errotzen, 2020ko maiatzaren 4an.–Kontzejuko burua, Sergio Altuna Garro.

Iragarkiaren kodea: L2004864