104. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2020ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Epe hori bukatzen bada erreklamaziorik jaso gabe, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Bargotan, 2020ko maiatzaren 12an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L2004896