104. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

340/2020 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia ebazten duena, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko, 2020ko obrak finantzatzeko xedez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 28an emandako 33/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta baimena eman zen gastua egiteko, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko, 2020ko obrak finantzatzeko xedez.

2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001--52300--7609--312802 partida ageri da, “Oinarrizko osasun laguntzako kontsultategiak eraikitzeko eta eraberritzeko transferentziak” izenekoa, eta 950.000 euroko kreditua du.

Deialdi honen oinarri arautzaileetan izendatutako balorazio batzordeak (aipatu 33/2020 Ebazpenaren bidez onetsia) txostena egin du, onartutako eskaeren artean lehentasun-ordena finkatzeko. Txostenaren xedea da puntuazioan berdinketak daudenean ordena erabakitzea, betiere emandako puntuazioen eta deialdi honen oinarri arautzaileek ezarritakoaren arabera. Horren ondorioz, hau da ordena:

ESKATZAILEA

KONTSULTATEGIA

JARDUKETEN IZENAK

PUNTUAK, OSOTARA

LEHENTASUN-ORDENA

Ameskoabarrengo Udala

Zudairi

Kontsultategia handitu eta eraberritzea.

23

1

Baztango Udala

Oronotz

Kontsultategia handitu eta eraberritzea

23

2

Azagrako Udala

Azagra

Kontsultategia handitu eta eraberritzea

21

3

Alesbesko Udala

Alesbes

Kontsultategia eraberritu eta egokitzea

20

4

Melidako Udala

Mélida

Kontsultategia handitu eta eraberritzea

18

5

Obanosko Udala

Obanos

Kontsultategia handitu eta eraberritzea

18

6

Funesko Udala

Funes

Kontsultategia handitzea, garbiketa gelarako

17

7

Caparrosoko Udala

Caparroso

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

17

8

Miranda Argako Udala

Miranda Arga

Kontsultategia handitu eta eraberritzea

16

9

Araizko Udala

Arribe-Atallu

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

14

10

Aiegiko Udala

Aiegi

Sartzeko ateak kendu eta ate automatikoak jartzea

14

11

Aranoko Udala

Arano

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

13

12

Torralba del Rioko Udala

Torralba del Río

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

13

13

Cabredoko Udala

Cabredo

Teilatua konpontzea eta berokuntza sistema aldatzea

13

14

Gorzako Kontzejua

Gorza

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

12

15

Urraulgoitiko Udala

Irurozki

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

12

16

Basaburuko Udala

Jauntsarats

Sartzeko arrapala eraberritzea

12

17

Eratsungo Udala

Eratsun

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

12

18

Lanako Udala

Galbarra

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

12

19

Legardako Udala

Legarda

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

12

20

Genevillako Udala

Genevilla

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

12

21

Ablitasko Udala

Ablitas

Klimatizazio instalazioa eta instalazio elektrikoa eraberritzea

11

22

Martzillako Udala

Martzilla

Berokuntza sistema aldatzea

11

23

Aiegiko Udala

Aiegi

Berokuntzako makina ordezkatzea

11

24

Espartza Zaraitzuko Udala

Espartza Zaraitzu

Berokuntza sistema aldatzea

10

25

Beireko Udala

Beire

Autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa

10

26

Barasoaingo Udala

Barasoain

Berokuntza sistema eraberritzea, sartzeko atea mekanizatzea

10

27

Leringo Udala

Lerin

Aire girotua instalatzea

10

28

Irunberriko Udala

Irunberri

Klimatizazio instalazioak hobetzea

10

29

Artaxoako Udala

Artaxoa

Ur beroaren instalazioa eraberritzea eta kontsultategiko ateak ordezkatzea

10

30

Ibiltzietako Kontzejua

Ibiltzieta

Berokuntza elektrikoa instalatzea

9

31

Santsolgo Udala

Santsol

Gasolioaren bidezko berokuntza instalatzea

9

32

Lergako Udala

Lerga

Berokuntza sistema aldatzea

9

33

Jaizko Udala

Jaitz

Leihoak aldatzea

8

34

Iturmendiko Udala

Iturmendi

Kanpoko zurajea berritzea, fatxadak eta estalkia hobetzea

8

35

Eulateko Udala

Eulate

Leihoetako kanpoko zurajea aldatzea

8

36

Aberingo Udala

Aberin

Instalazioak handitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

8

37

Gesalazko Udala

Estenotz

Kanpoko zurajea berritzea eta hormak isolatzea

8

38

Pitillasko Udala

Pitillas

Saneamendu sarea eraberritzea

7

39

Bizkarreta-Gerendiaingo kontzejua

Bizkarreta-Gerendiain

Kontsultategi berria eraikitzea

6

40

Lapoblaciongo Udala.

Lapoblación

Kontsultategi berria eraikitzea

6

41

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak eginiko proposamena ikusirik, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetzaren adostasunez eta aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, toki entitateen aldeko dirulaguntzak ematea erabaki da, proposamenean adierazten diren zenbatekoetan.

Bat etorriz COVID-19k eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu duen (NAO) martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezartzen duen epe administratiboen etendurarekin, prozedura hori aipatutako arauaren hirugarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuan xedatutakoaren babesean tramitatuko da, toki entitateen osasun azpiegiturak hobetzeko obrak sustatzeko direlako, eta beraz, herritarren osasuna babesteko, eta gaurko egoera kontuan hartuta, helburu hauek lehentasunezkoak dira. Diruz lagundutako jarduerek funtsezko zerbitzu baten funtzionamenduari eragiten diote, osasun arretari, alegia; eta, gainera, COVID-19ren aurkako neurriak hobeto hartzen lagunduko dute (espazioak sortuz eta zabalduz). Bestalde, espedientean jasota dago erakunde onuradunak ados daudela prozedurarekin jarraitzeko.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzak ematea herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2020ko obrak finantzatzeko, hain zuzen ere 949.492,06 euro, toki entitateentzat, ondoren azaltzen diren gehieneko zenbatekoetan banaturik:

–Ameskoabarrengo Udalari (IFZ: P3101300F) gehienez ere 77.236,65 euro ematea, Zudairiko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2020ko jarduketei dagokie.

–Baztango Udalari (IFZ: P3105000H) gehienez ere 320.482,08 euro ematea, Oronozko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2020ko jarduketei dagokie.

–Azagrako Udalari (IFZ: P3104200E) gehienez ere 170.344,34 euro ematea, Azagrako kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2020ko jarduketei dagokie.

–Alesbesko Udalari (IFZ: P3125400F) gehienez ere 91.454,82 euro ematea, Alesbesko kontsultategia eraberritzeko eta handitzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2020ko jarduketei dagokie.

–Melidako Udalari (IFZ: P3116300I) gehienez ere 105.635,67 euro ematea, Melidako kontsultategia eraberritzeko eta handitzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2020ko jarduketei dagokie.

–Obanosko Udalari (IFZ: P3118300G) gehienez ere 184.338,50 euro ematea, Obanosko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2020ko jarduketei dagokie.

2. Gainerako toki entitateei laguntza ukatzea, eskaera guztiei aurre egiteko aurrekontu kreditu aski ez dagoelako.

3. Gastu hori 2020rako gastuen aurrekontuko “Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta eraberritzeko transferentziak” izeneko 547001-52300-7609-312802 partidari egoztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Osasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara eta Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzara; Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura, Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalera; eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan; eta toki entitate interesdunei jakinaraztea, aditzera emanez honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean; horrek ez du ukatuko Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Errekurritzeko edo erreklamatzeko epeak ebazpen hau argitaratzen edo jakinarazten den egunetik aurrera zenbatuko dira, edo alarma-egoeraren deklarazioa amaitu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera, alarma-egoera geroagokoa bada, jakinarazpenetik edo argitalpenetik zenbat denbora igaro den kontuan hartu gabe.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2004780