100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 8ko ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batean onestea Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Asiaingo S-1. sektoreko UE1-eko konpentsazio batzordeak sustatua.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.

Aurrekoa gorabehera, ulertu behar da hogei eguneko epe hori hasiko dela martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritako administrazio epeen etetea bukatu eta biharamunean; errege dekretu horrek alarma egoera deklaratu zuen, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

Oltza Zendean, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2004852