100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

UE-11 unitatearen kudeaketako hirigintza-hitzarmena.
Jendaurrean jartzea

Azagrako Udal Planeko UE-11 unitatearen kudeaketako hirigintza-hitzarmena jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta, epe horretan, egoki iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egin ditzaten.

Azagran, 2020ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2004787