100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

UE-11 unitatearen borondatezko birpartzelazio-proiektua. Jendaurrean jartzea

Azagrako Alkatetzak, maiatzaren 6ko 145/2020 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Azagrako Udal Planeko UE-11 unitatearen borondatezko birpartzelazio-proiektua, Desarrollos Azagra SLk sustaturik.

Hogei egunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, nahi duen orok espedientea azter dezan eta, epe horretan, egoki iruditzen zaizkion alegazio eta oharrak egin ditzan.

Azagran, 2020ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2004786