100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Xehetasun-azterketa, Ihabarko 14. poligonoko 50. lurzatian. Hasierako onespena

Arakilgo Udaleko alkateak, 2020ko apirilaren 28an, honako ebazpen hau eman zuen: Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Ihabarko 14. poligonoko 50. lurzatian, Javier Morenok eta Cristina Matak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Arakilen, 2020ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2004846