100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

2020rako zerga-tasak

Oibarko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, tasa hauek finkatu zituen 2020rako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:

–Lurraren kontribuzioa: tasa bakarra udal-mugarte guztian, ondasunen katastro-balioaren gainean %0,2500.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: karga-tasa %4,12 izanen da eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4ko indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: bere horretan uzten dira Udalak, 2018ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, onetsitako karga-tasa, koefizienteak eta baldintzak.

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legerian ezarritakoa betez.

Oibarren, 2020ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2004801