100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2020ko maiatzaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ablitasen, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2004856