100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

98/2020 prozedura (administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea)

Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: erregistratu eta tramitera onartu da idazkaritza honetan Sindicato Médico de Navarrak abenduaren 27ko 339/2019 Foru Dekretuaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (erreferentzia: 98/2020 prozedura arrunta). Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen (2020ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 8koa).

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 5ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2004783