100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, Ampliación Comarca 1 industrialdeko
1542. lurzatian (L kalea, 29.-31. nabeak). Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2020ko maiatzaren 7ko Erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Orkoiengo Ampliación Comarca 1 industrialdeko 1542. lurzatian (L kalea, 29.-31. nabeak), Electricidad Industrial Iruña SLk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik edo COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritako epeen etetea kentzen denetik, geroago gertatzen bada, azter dadin eta behar diren alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Orkoienen, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2004836