100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

UE-R.4.5.A unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua. Jendaurrean jartzea

Maiatzaren 6ko 105/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da “Milagroko Udal Planeko UE-R.4.5.A unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua” Pedro Garde Oscozek, María José Segura López-Bailok, Sergio Cabral López-Ceperok eta Eva María Blanco Almagrok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2020ko maiatzaren 6an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2004798