100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Abisua, hiri-lurzoruan dauden orubeak garbitzeko betebeharraz

Aintzat hartuz Mendabiako kale-garbiketari buruzko ordenantzaren 19. artikuluan xedaturik dagoena, hirigunean lurrak eta orubeak dituzten jabeei gogorarazten zaie betebeharra dutela halakoak zakar eta hondakinik gabe edukitzeko, eta egoera egokian, higieneari, osasungarritasunari, segurtasunari eta apaintasun publikoari dagokienez. Aurreko manuaren barnean sartzen da orubeen desratizazioa eta desinfekzioa, eta Udalak badut ahalmena ikuskapena egiteko eta aipatu garbiketa-lanak subsidiarioki agintzeko.

Hala, bada, epe bat ematen da, ekainaren 15a artekoa, ukitutako titularrek beharrezko jarduerak egin ditzaten, orubeak hondakinik eta sasitzarik gabe garbi edukitzeko. Halaber, beharrezkoa bada, lan horiek berriz egin beharko dira udaldian zehar.

Era berean, jabeek belarrak kendu behar dituzte beren fatxada eta orubeen lerroetatik, horiek bide publikoari datxezkion aldeetan.

Aipatu epea iraganik, udal zerbitzuek halakoen egoera begiratuko dute, eta zehapen-espedienteak hasiko dira arau-hausleen kontra.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikulua, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun gerta daitezkeen guztientzat.

Mendabian, 2020ko maiatzaren 6an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2004804