100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Udal Planeko SI-1 sektoreko SI-1-1 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Martzillako Udaleko alkateak, 2020ko apirilaren 30ean eman 300/2020 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Martzillako Udal Planeko SI-1 sektoreko SI-1-1 unitatea urbanizatzeko proiektua, José Luis Fabo Bonetak eta Marcos Fabo Bonetak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 134. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2004735