100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Industriako lurzoru urbanizagarriaren borondatezko birpartzelazioa Udal Planeko SI-1 sektoreko S-1.1 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko apirilaren 29ko 290/2020, Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea industriako lurzoru urbanizagarriaren borondatezko birpartzelazioa egitea Martzillako Udal Planeko SI-1 sektoreko S-1.1 unitatean, José Luis Fabo Bonetak eta Marcos Fabo Bonetak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169.b) eta 74.b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2004734