100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Hiri-jarduketarako plan berezia, AR-2 banaketa eremuko
UE-23 exekuzio unitateko (Los Cabezos industrialdea) hirigintzako araudiaren 37. artikuluaren aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, gehiengo osoaren erregelamenduzko quoruma zuela, honako hau erabaki zuen: Hasiera batez onestea adierazitako agiria, ondoko izenburu hau duena: Hiri-jarduketarako plan berezia, Lodosako Arau Subsidiarioen aldaketa xehatua, Hiri-jarduketarako plan berezia, AR-2 banaketa eremuko UE-23 exekuzio unitateko hirigintzako araudiaren 37. artikuluaren aldaketa, Jurramendiko Mankomunitateak sustatua (P3113452A). Lizarraldeko EEZB Hirigintza Zerbitzuko arkitekto Ernesto García Aguadok idatzi du agiria 2020ko otsailean, eta ez du elkargoaren ikus-onespenik (Lodosako Udalean 465 sarrera zenbakia du, 2020/03/03koa). Helburua da erregai biltegi txikiak jarri ahal izatea, norberak erabiltzeko, AR-2 banaketa eremuko UE-23 exekuzio unitatean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 artikuluak, 72. artikuluari dagokionez, xedatua bete beharrez.

Era berean, xedatu da erabakiaren berri sustatzaileari ematea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (kontuan hartuta alarma-egoerak epeetan dakarren etetea), azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2004849