100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Arau Subsidiarioen urbanizazio proiektua
UE-6c eta UE-7a unitateetan. Hasierako onespena

Alkatetzaren maiatzaren 7ko 28/2020 Dekretuaren bitartez, honako hau xedatzen da:

Hasiera batez onestea “Aldaketa-I. Fasea, urbanizazio proiektua UE-6c eta UE-7a unitateetan. Lodosa” izeneko dokumentua (10-0052FI erreferentzia teknikoa duena, 2020ko martxokoa). Ez du elkargoaren ikus-onespenik, eta 2020ko apirilaren 22an aurkeztu zen Udal Erregistroan, 779. sarrerarekin. Tecta Gespro SLk sustatu du, 3. poligonoko 1234. lurzatiaren titularrak. Lurzati hori da UE-6c exekuzio unitatearen ondoriozko bakarra. Bada, dokumentazioan adierazten da urbanizatu behar den eremua bat datorrela UE-6c exekuzio unitatean biltzen diren lursailekin eta, gainera, handitu egiten dela UE-7a exekuzio unitatearen zati bati zoladura emanez, ibilgailuek sarbide egokia izan dezaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluarekin, 72. eta 74. artikuluei dagokienez. Xedatu da, orobat, sustatzaileari horren berri ematea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (kontuan hartuta alarma-egoerak epeetan dakarren etetea), azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2020ko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2004825