2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2020 aurrekontu-aldaketa.
Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin.
Erreklamaziorik ez bada, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Lekunberrin, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.
Iragarkiaren kodea: L2004834