100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1011. eta 1187. lurzatietan. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, Alkatetzaren maiatzaren 6ko 20/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Industrial Barranquesa SAk sustatutako xehetasun-azterketa, Lakuntzako 2. poligonoko 1011. eta 1187. lurzatien bolumetria eta lerrokadurak definitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lakuntzan, 2020ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2004815