100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Egoitza elektronikoa sortzea

Urriaren 1eko 39/2015 Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin eta urriaren 1eko 40/2015 Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,

EBATZI DUT:

1. Donamariako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.donamaria.eus helbide elektronikoan: Internet-domeinua Donamariako Udalaren jabetzakoa da, eta Donamariako Udala da egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik sartuko da indarrean.

3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

4. Udal-arlo guztiei jakinaraztea, baita argitaratzea Donamariako Udalaren Web Atarian eta Egoitza Elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egun beretik.

5. Egoitza Elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazioa Donamariako Udalaren idazkaritza nagusiari ematea.

Errekurtso hauetako bat jar daiteke ebazpenaren aurka, hala nahi izanez gero.

1. Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren salari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

Donamarian 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Natalia Rekarte
Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2004785