100. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Xehetasun-azterketa, Lavadero eta Fueros de Navarra kaleen eta Duques de Miranda plazaren arteko etxe-sailean. Hasierako onespena

Alkate udalburuak, Alkatetzaren maiatzaren 8ko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Lavadero eta Fueros de Navarra kaleen eta Duques de Miranda plazaren arteko etxe-sailean, María Cruz Cantero Riquelmek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Aipatu espedientea argitara ematen da Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren Gardentasun Atarian, herritarrek azter dezaten eta alegazioak epe barrenean jarri ahal ditzaten; esteka honetan dago:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/31705996-b154-4549-a08f-ea9481011035/.

Cortesen, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2004833