10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

1. poligonoko 47. lurzatiko xehetasun-azterketa.
Hasierako onespena

Zugarramurdiko Udalak, 2019ko urriaren 3an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zugarramurdiko 1. poligonoko 47 lurzatiaren xehetasun-azterketa, Dominique Barneix-ek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Zugarramurdin, 2020ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Evaristo Mentaberri Mihura.

Iragarkiaren kodea: L2000119