10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2020rako lan-egutegia

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Ikusirik 177/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala (2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n).

Ikusirik Udalbatzak aurkeztutako proposamena, aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa.–Tebas-Muru Artederretako Udalaren 2020ko lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiak, 2020rako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Irailaren 16a: herriko jaieguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udalaren bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.

Bigarrena.–Urteko lanorduen banaketa hau ezartzea: administrazioko lanorduen urteko kopurua benetako 1.592 lanordukoa da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.

Tebas-Muru Artederretako Udaleko urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.

c) Lan ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun balioduna izanen da, baina zerbitzurik gabekoa, abenduaren 4.

Aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, familia-arrazoiengatik, laneko eta familiako bizitza bateratzeagatik edo, zerbitzuko beharrak direla eta, lanaldi berezi suerteren bat dutenei, murriztua edo malgua. Horiek berariazko lan akordioa izanen dute.

Hirugarrena.–Lanaldiko atsedenaldia honela arautzea: eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogei minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara hartzen ahalko da.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tebas-Muru Artederretako Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1916277