10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Alkateordeen izendapena

Zangozako Udaleko alkateak ebazpen hau eman du 2019ko ekainaren 27an, besteak beste:

Lehena.–Oskar Fayanás Bernat eta Roberto Matxín Iturria zinegotziak lehen eta bigarren alkateorde izendatzea, hurrenez hurren, ni ordez nazaten kargua hutsik geratuz gero edo kanpoan edo eri banago.

Bigarrena.–Eginkizunak betetzean, jarraikiko zaizkio honako hauetan ezarrita dagoenari: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua, eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak.

Zangozan, 2019ko azaroaren 28n.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1915611