10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Alkateordeak izendatzea

Kontuan hartuta zer ezartzen duten Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1 artikuluak eta 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluak, alkateak ahalmena du alkateordeak libreki izendatu eta kargutik kentzeko.

Hori guztia dela eta, Alkatetza honek ebatzi du:

1.–Udal honetako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

1. Jose Ignacio Arangoa Cia.

2. David Beraza Vitoria.

2.–Izendatutako zinegotziei dagokie alkatea bere funtzio guztietan ordeztea, ezarritako ordenarekin eta legeak zehazten dituen baldintzekin.

3.–Erabakia interesdunei jakinaraziko zaie, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.–Ebazpena hurrengo Osoko Bilkuran jakinaraziko da.

Uharte-Arakilen, 2019ko abenduaren 13an.–Alkatea, Ainhoa Beraza Maiza.

Iragarkiaren kodea: L1916071