10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Udal honek 2019ko abenduaren 13an egin bilkura berezian, honako erabaki hauek hartu ziren:

1) Alkatearentzat urtean 6.000 euroko konpentsazioa finkatzea, karguan dituen lanetan aritzeagatik.

2) Zinegotziendako 150 euroko kalte-ordaina ezartzea osoko bilkuretara benetan joateagatik.

3) Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokien atxikipena aplikatuko zaie.

4) Zinegotziek karguan dituzten eginkizunetan jarduteagatik benetan egindako gastuak konpentsatzea, baldin behar bezala baimendurik eta justifikaturik badaude.

5) Ordainsarien sistema honek 2019ko abenduaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.

6) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitatearen iragarki-taulan argitaratuko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Garraldan, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Gurutz Gorraiz Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1916450