10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Udaltzain-agentearen izendapena

Alkatetzak, 2019ko abenduaren 19an, hitzez hitz honako hau dioen ebazpena eman du:

“Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko urriaren 24an hartutako erabakiaren bidez, onetsi zen Tafallako Udaltzaingoko hiru udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia (2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an). Ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko abenduaren 12ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, erabaki zen oinarrietan atzemandako akatsak zuzentzea, oinarriak aldatzea eta parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe berria irekitzea, (...) (2018ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 22an)”.

Deialdiaren 8. oinarrian hau dago jasota: “Prestakuntza ikastaroa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditzen dituztenen zerrenda, denetara ateratzen duten puntuazioaren ordenan, eta izendapen proposamena igorriko du probak gainditu dituzten izangaien alde”.

Cintruénigoko Udalean zerbitzu aktiboan zen agente batek –Fermín Jiménez Fernández jaunak– deialdiaren oinarrietan aurreikusitako probak egin eta gainditu ondoren, barne igoerako txandan, toki erakunde horrek Tafallako Udalera helarazi zuen Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen Zortzigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoa gauzatzeko erabakia, arestian aipatutako izangaia beste lanpostu batean sartuko zenez, ustez hutsik geratu behar zuen plaza eskaintzeko.

Identifikatutako eskabidearen ondorioz, eta arestian adierazitako Zortzigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoa betez, ondoriozko plaza hutsa lehentasun ordenako hurrengo izangaiari –Iñaki Ozcariz Ruiz jaunari– eskaini zitzaion; horregatik, pertsona hori onartu egin zen prestakuntza ikastaroan, Tafallako Udaleko praktiketako funtzionarioaren izaerarekin.

Igoera txandako bi izangaiei –Eloy López Landa jaunari eta Fermín Jiménez Fernández jaunari– prestakuntza ikastaroa baliozkotu ondoren, Alkatetzaren 2019eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez, eta kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamena aztertu ondoren, Eloy López Landa Tafallako Udaleko funtzionario izendatu zen, zehazki, udaltzain-agentearen postua esleitu zitzaion; halaber, Fermín Jiménez Fernández jaunari zera adierazi zitzaion, Zortzigarren Xedapen Gehigarrian xedaturikoaren arabera, atzeratu eginen zela, oinarrizko prestakuntza ikastaroa amaitu arte, erakunde horren zerbitzurako udaltzain izendatzea eta lanpostu horretaz jabetzea, eta ikastaro hori amaitu bezain laster gauzatuko zirela izendapen eta lanpostuz jabetze hori.

Izendapena igoera txandako izangaiaren –Eloy López Landa jaunaren– alde egin ondoren, pertsona horrek eskatu zuen, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 26.1.a) artikuluari jarraikiz, borondatezko eszedentziako egoerara igarotzeko, lanpostuaz jabetu bezain laster, postuan benetan aritu gabe.

Horregatik, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35.3 artikuluan bildutakoa aplikatuz, puntuazio hurrenkerako hurrengo izangaiak bete behar du lanpostu huts berria (aztergai dugun kasuan, Iosu Ojer Jiménez jauna zen hurrengo izangai hori); hala, Iosu Ojer Jiménez jauna izendatu zen erakunde horretako praktiketako funtzionario, eszedentzia horrek sortutako lanpostu hutsa bete zezan.

Dagozkion oinarri arautzaileetako 5.2.4 oinarrian bildutako Prestakuntza Ikastaroa amaitu ondoren, eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren azaroaren 27ko 150/2019 Ebazpena jaso eta gero –horren bidez, ‘Poliziakideen Oinarrizko Prestakuntza (2019)’ ikastaroaren azken kalifikazioak onesten dira–, Kalifikazio Epaimahaiak 2019ko azaroaren 28an egindako bilkuran, guztizko puntuazioak onesteko aktan bildutakoaren arabera gauzatu zen erabakia.

Arestian azaldutakoagatik guztiagatik, dagozkion oinarri arautzaileetako zortzigarren oinarrian hau dago jasota: “Prestakuntza ikastaroa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditzen dituztenen zerrenda, denetara ateratzen duten puntuazioaren ordenan, eta izendapen proposamena igorriko du probak gainditu dituzten izangaien alde”.

Horren ondorioz, Kalifikazio Epaimahaiak Alkatetzan aurkeztu zuen izendapen proposamena, oinarrizko prestakuntza ikastaroa gainditu duten izangaien alde, baita Fermín Jiménez Fernández jaunaren alde ere; Fermín Jiménez Fernández jaunaren izendapena prestakuntza ikastaro hori amaitu arte proposatu zen, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen Zortzigarren Xedapen Gehigarria aplikatuz.

2019ko abenduaren 9an, Alkatetzaren Ebazpen bidez, proposaturiko hiru izangaiak izendatu ziren, Iván Álvarez García jauna eta Fermín Jiménez Fernández jauna, hain zuzen ere, eta Ebazpen hori Cintruénigoko Udalera helarazi zen, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen Zortzigarren Xedapen Gehigarrian xedaturikoari jarraikiz, arrazoi horrengatik lanpostuan sartutako izangaiaren –Iñaki Ozcariz Ruiz jaunaren– aldeko izendapenari begira; nolanahi ere, Iñaki Ozcariz Ruiz jaunaren izendapena faktore baten araberakoa zen: Fermín Jiménez Fernández jauna Tafallako Udaleko udaltzain izendatu behar zuten eta izendatu berriak lanpostu hutsaz jabetu eta lanpostu horretan lanean hasi behar zuen.

2019ko abenduaren 18an, Fermín Jiménez Fernández jauna Tafallako Udaleko udaltzain agentearen postuaz jabetu zen, eta funtzionarioak berak eskatuta, Alkatetzak egun horretan emandako Ebazpenari jarraikiz, eta jabetze hori gertatu zen unean bertan, postuan benetan aritu gabe, borondatezko eszedentziako administrazio egoeran deklaratu zen, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 26.1.a) artikuluan finkatutakoari jarraikiz, jabetzea gertatu zenean beste administrazio publiko batean zerbitzu finkoak ematen ari zelako.

Aurrekoaren ondorioz, Kalifikazio Epaimahaiak Cintruénigoko Udalean aurkezturiko izendapen proposamena indarrik gabe geratzen da, Fermín Jiménez Fernández jauna erakunde honetan zerbitzu aktiboan sartzeko baldintza ez baitu betetzen: zirkunstantzia hori dela eta, ez da bete beharreko lanpostu hutsik sortu arestian aipaturiko toki erakundean eta, horrenbestez, ezinezkoa da Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen Zortzigarren Xedapen Gehigarrian xedaturikoa gauzatzea.

Halaber, udal zerbitzu juridikoek horri dagokionez emandako txostena aztertu ondoren;

Aurretik adierazitako guztia kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Iñaki Ozcariz Ruiz jauna –Kalifikazio Epaimahaiak Cintruénigoko Udalean aurkezturiko izendapen proposamenean jasotako izangaia– Tafallako Udalaren zerbitzurako funtzionario izendatzea, udaltzain agente lanpostua bete dezan, Kalifikazio Epaimahaiak Cintruénigoko Udalean aurkezturiko izendapen proposamena indarrik gabe geratu delako, Fermín Jiménez Fernández jauna erakunde honetan zerbitzu aktiboan sartzeko baldintza ez baitu betetzen: zirkunstantzia hori dela eta, ez da bete beharreko lanpostu hutsik sortu arestian aipaturiko toki erakundean eta, horrenbestez, ezinezkoa da Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen Zortzigarren Xedapen Gehigarrian xedaturikoa gauzatzea.

Bigarrena.–Zehaztea dagokion deialdiaren 10. oinarrian bildutakoari jarraikiz, izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean hartu beharko dutela karguaren jabetza izangai izendatuek. Horretarako, zin egin edo hitz eman beharko dute Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta zintzo beteko dituztela beren karguko eginbeharrak. Gainera, aipatutako epearen barrenean izangairen bat karguaz jabetzen ez bada, Tafallako Udaltzaingoan sartzeko eskubide guztiak galduko ditu, behar adina frogaturiko ezinbesteko kasuetan salbu.

Hirugarrena.–Cintruénigoko Udaleko Alkatetzara helaraztea aurrekoaren ondorioz Kalifikazio Epaimahaiak Cintruénigoko Udalean aurkezturiko izendapen proposamena indarrik gabe geratzen dela, Fermín Jiménez Fernández jauna erakunde honetan zerbitzu aktiboan sartzeko baldintza ez baitu betetzen: zirkunstantzia hori dela eta, ez da bete beharreko lanpostu hutsik sortu arestian aipaturiko toki erakundean eta, horrenbestez, ezinezkoa da Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen Zortzigarren Xedapen Gehigarrian xedaturikoa gauzatzea.

Laugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Cintruénigoko Udaleko Alkatetzara, Tafallako Udaltzaingoaren Buruzagitzara eta Tafallako Udaleko Langileen Alorrera eta Kontu-hartzailetzaren Alorrera helaraztea”.

Tafallan, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1916800