10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Udal agenteen izendapena

2014ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 17an, argitara eman zen deialdi bat, lanpostu hauek betetzeko oposizio bidez: Barañaingo Polizia Kidegoko hiru lanpostu, Baztango Udaleko lanpostu bat, Burlatako Polizia Kidegoko lau lanpostu, Cascanteko Udaleko udal agente izateko bi lanpostu, Lizarrako Polizia Kidegoko polizia izateko hiru lanpostu, Uharteko Udaleko udal agente izateko lanpostu bat eta Mendabiako Udaleko udal agente izateko lanpostu bat. Bada, bat etorriz deialdi horren kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenarekin, zeina udal horiei igorri baitzitzaien Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 325/2019 Ebazpenaren bidez, non jaso baitziren Polizian sartzeko 2019ko oinarrizko prestakuntza ikastaroaren azken emaitzak, eta bete beharrez Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa, Mendabiako Udalak, Alkatetzaren 2019ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, Jose Ignacio Calavia Plazas izendatu zuen Mendabiako Udaleko udal agente.

Mendabian, 2019ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1916485