10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Polizia izateko izendapena

Bukatu da hautapen prozesua Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 22/2014 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian, zeinak helburu baitzuen lanpostu hauek betetzea oposizio bidez: Barañaingo Polizia Kidegoko polizia izateko 3 lanpostu, Baztango Udaleko lanpostu 1, Burlatako Polizia Kidegoko polizia izateko 4 lanpostu, Cascanteko Udaleko udal agente izateko 2 lanpostu, Lizarrako Polizia Kidegoko polizia izateko 3 lanpostu, Uharteko Udaleko udal agente izateko lanpostu 1 eta Mendabiako Udaleko udal agente izateko lanpostu 1. Deialdia 2014ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 17an.

Oposizioaren epaimahaiak, 2019ko apirilaren 29an, behin betikotzat jo zuen destinoen esleipena, eta Udalaren plantilla organikoko 7.9, 7.10 eta 7.12 lanpostuak esleitu zizkien igoera txandako izangaiei.

Maiatzaren 8ko 166/2019 Ebazpenaren bitartez, Alkatetzak praktiketako funtzionario izendatu zuen Enrique Buruaga Herráez, oinarrizko prestakuntza ikastaroak iraun bitartean.

2019ko abenduaren 28an, Enrique Buruaga Herráezek, Andoni Orduña Sorianok eta Pablo Javier Sola Hidalgok aurkeztu dute, Udaleko Langileen Departamentuan, 2014ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 17an argitaratutako deialdiari dagokion “Polizian sartzeko oinarrizko prestakuntza ikastaroa (2019)” gainditu izanaren diploma.

Horiek horrela, deialdiaren 9. oinarriarekin bat, izangaien izendapena eta jabetza hartzea arautzen baititu, Alkatetza honek

EBAZTEN DU:

1. Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumenak bereganatzea ebazpen honen ondorioetarako.

2. Honako hauek izendatzea Lizarrako Udaleko funtzionario:

Enrique Buruaga Herráez, 7.9 zenbakiko lanpostuan.

Andoni Orduña Soriano, 7.10 zenbakiko lanpostuan.

Pablo Javier Sola Hidalgo, 7.12 zenbakiko lanpostuan.

Hilabeteko epea ematen zaie lanpostuaz jabetzeko. Zinpeko aitorpena edo promesa egin beharko dute lanpostuaz jabetu baino lehen, Nafarroako foru araubidea errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituztela. Hala egin ezean, Lizarrako Udaleko funtzionarioaren izaera lortzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, Lizarrako udaltzainburuari eta udal honetako Kontu-Hartzailetza eta Langileria alorrei, behar diren ondorioak izan ditzan, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lizarrako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitara dadila.

Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2019ko abenduaren 28an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2000093