1. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

3-14/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2019ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 3. eta 14. arteko aldaketak 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Idotzinen, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Jose Javier Eslava Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1915725