1. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

9/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2019ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 9. aldaketa 2019ko udal aurrekontuan, kreditu-gehigarria sortzeko.

Aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia 2019ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an, argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Kreditu-gehigarria:

9200,1600002. Langileen Gizarte Segurantza: 2.000,00 euro.

4430,21400. Ibilgailuak, mantentze-lanak eta konponketa: 6.000,00 euro.

Finantzaketa:

87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 8.000,00 euro.

Arroitzen, 2019ko abenduaren 9an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1915661