1. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Alkatetzaren eskuordetzea, faltatzeagatik

2019ko abenduaren 9an, Arantzako Udaleko alkate udalburuak 152/2019 zenbakidun ebazpen hau eman du:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, bere faltaren aurrean

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Eneko Sarrias Zoco jauna eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, 2019ko abenduaren 9tik abenduaren 20a artera arte, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpena lehen alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Arantzan, 2019ko abenduaren 9an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L1916179