1. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzak krisialdi-egoeran egon edo oso egoera txarreko etxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordaintzen laguntzeko. 2020. urtea. Deialdiaren laburpena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 488300.

Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak 2019ko abenduaren 19an emaniko ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zen, krisialdi-egoeran dauden familiei edo infraetxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei dirulaguntzak emateko:

Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

Organo emailea: Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko.

Alor kudeatzailea: Gizarte Ekintzako Alorra.

Instrukzio-organoa: Dirulaguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

Deialdiaren xedea: Programaren xedea da alokairuen parte bat ordaintzeko dirulaguntzak ematea, egoera hauetako batean dauden familiei:

–Krisialdi sozioekonomikoak eraginda etxebizitza bat eskuratzeko edo hura mantentzeko zailtasunak dituzten familiak, baldin eta, H letran aurreikusitakoarekin bat, behin baliabide tekniko batzuk baliatuta, bi urte baino gehiago jotzen ez duen aldi batean gaitasuna badute etxebizitza bat modu autonomoan eskuratu eta hura mantentzeko.

–Infraetxe edo etxebizitza desegoki batean bizi diren familiak, betiere esku hartzeko plan bat behar dutelarik etxebizitza bat modu autonomoan eskuratu eta mantentzeko.

–Aterpe-premia dutenendako udal-etxebizitzen erabiltzaileak diren familiak, bertan egoteko gehienezko denbora agortu bazaie (3 urte).

Nolanahi ere, erabateko lehentasuna izanen dute programa honi heltzerakoan adingabeak dituzten familiek, baldin eta horiek etxebizitzarik ezagatik (etxegabetzeak eta abar direla medio) Udalaren gizarte-zerbitzuen esku-hartzearen jomuga badira.

Iruñean, 2019ko abenduaren 19an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1916540