1. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoarekin.

Metautenen, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Oihana Beraza Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1915868