1. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2020rako aurrerako karga-tasak, zergak eta tasak

Larraungo Udalak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

“1. 2020. urtetik aurrera karga-tasa hauek finkatzea:

Zergak:

Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

Jarduera ekonomikoak: 1,2ko indizea aplikatzea guttieneko kuotei.

Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denboraldi bakoitzerako ezarritako guttieneko koefizienteak, eta %15eko karga-tasa.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga, betiere, 31/2013 FORU LEGEko Etxebizitza Hutsen Erregistroa sortzen bada, urriaren 31koa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikulua eta II. tituluko VIII. kapitulua aldatzen dituena. Karga-tasak tarte hauen barrenean egon beharko du: %0,10, Etxebizitza Hutsen Erregistroan agertzen den lehenbiziko urtean; %0,50, Erregistroan agertzen den bigarren urtean; eta %1, Erregistroan agertzen den hirugarren urtean eta hurrengoetan. Karga-tasa bat bera izanen da udalerri osoan.

Tasak eta prezio publikoak:

Ur hornidura: 50 zentimo/metro kubikoa.

Irekitzeko lizentziak ematea eta erantzukizunpeko aitorpenen ikuskapenak egitea: 100 euro.

Hirigintzako kontsultengatik txostenak egitea: 50 euro.

Banantzeak: 30 euro.

Internet konexioa Larraungo wifiaren bidez: 30,25 euro hileko.

Iruñera doazen ikasleen garraioa: 1.067euro ikasturte osoa (106,70 euro hileko).

Leitzara doazen ikasleen garraioa: 855euro ikasturte osoa (85,50 euro hileko)

Gainerako zerga, tasa eta prezio publikoak aurreko urtean bezala geldituko dira.

2. Erabakia toki entitate honen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabakiak 2020ko ilbeltzaren 1ean hartuko du indarra.”

Egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari edo Epaitegiari zuzendua, bi hileko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Larraunen, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L1916414