1. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2019ko abenduaren 4an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Aurrekontua behar bezala izapidetuta ageri da espedientean.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, interesdunek egoki irizten dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, 2020ko aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka laburturik.

Idotzinen, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1915726